Gaixotzear egoteak hainbat gauza baikorrak dakar. Presarik ez, jendearekin eztabaidatzeko gogorik ez; bizitzeko baino indarrik ez, mundua geldo balihoa bezala. Atzo, metroan. Pertsona franko trenaren zai, nasan kantari bapoa. Abesti bat hasi eta hona trena datorrela, ta jendea kolpeka ate meharretik sartzeko, ta normalean ni hor egongo nintzateke bebai; erlojuari begira eta hurrengo trena zazpi minututan helduko dela dakusat, kantaria kanta. Une batez zalantzatu, baina azkenean bankuan eseri nintzen: zorroan behar neban guztia neukan, liburuak, musika aparta; etxean egitera nihoana han nasan bertan egiten hasi nezakeen. Zazpi minutu horiek beste egunen batean aintzat hartzeko denbora izango lirateke, bainan atzo garrantziak ez zuen garrantzirik. Gaixotasuna heldu zan eta neure begiak zituen.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s